
HISTORIA:
Ezinezkoa da zehazki jakitea noiz hasi zen gizakia taula batekin olatu gainean irristatzen. Izan ere, bi teoria nagusi daude:
1.- Hego Pazifikoko uharteetan (Fiji, Tonga, Tahiti ...) betidanik izan zuten bere kultura eta bizitza itsasoarekin lotuta. Ahoz transmititutako kondairen bitartez, badakigu aspalditik kanoekin eta txalupa txikiekin gehien bat, olatu gainean irristatzeko ohitura zegoela hango lurraldeetan.
2.- Beste aldetik, Peruren iparraldean, inken aurreko kultura bateko aztarnak aurkitzen ditugu: Hurkoak hain zuzen ere. Hauek landutako zeramika batean ikus daiteke gizon bat egur batean zutik, olatu gainean.
NOLA JOLASTEN DA:
Surfa ohol baten gainean zutik mantendu eta itsasoko olatuen gainean irristatzen den kirola da. Hawaii uhartean sortu eta, ondoren Estatu Batuetara pasatu zen. Hogeigarren
mendean mundu osora pasatu zen.
ARRISKUAK:
Kirol hau arriskutsua izan daiteke indar fisiko gutxi edukiez gero. Lesioak ere izan ditzakezu : Esginzeak , hausturak...
FISIKOA:
Kirol hau egiteko kualitate batzuk eduki behar dituzu: Oreka , abilezia, koordinazioa , bizitasuna...
SURFA EUSKAL HERRIAN:
Nahiko zabaldua dago, kosta aldean.
Mundakako hondartza ezagunena da mundu guztian bere olatuari ezker.Bertan munduko txapelketako proba bat egiten da.
Beste hainbat hondartzetan ere surfalari ugari ikus daitezke: Zurriolan , Zarautzen eta Biarritzen, adibidez.
BEHARREZKO MATERIALA:
Taula:Bi metro inguruko ohola.
Inbentoa: Taula eta surfari lotzen dituen plastikozko soka.
.
Neoprenoa: Bularraldea ez zauritzeko plastikozko jantzia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario